Igandean burutu zen Hernanin Hartu Trena Sareren ekimena. Bertan, herriko eskalatzaileek eta pelotariek bagoi berriak osatu zituzten Giza Eskubideen trena martxan mantentzeko. Eskalatzaileek kaleko hainbat eraikin igo zituzten, udaletxeko arkupeak, adibidez, eta pelotariek Barrene herrikoia egin zuten, Tilosetan.