Itziar Moreno euskal presoa isolamendu egoeran ezartzearen ondorioz, Fresnoko espetxean dagoen Ugaitz Errazkin hernaniarrak eta zenbait presok gose greba mugagabeari ekin zioten. Bi aste daramazkite egoera honetan, eta Errazkini elkartasuna adierazteko, Elkartasun Gunea sortuko dute bihartik aurrera: egunero, 12:00etan kazerolada egingo dute, 16:00etan hurrengo eguneko egitaraua, eta 20:00etan elkarretaratzea.