Hasi dira proposamenak aurkezteko bilera irekiak

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 18a, 02:00

­­Udal Aurrekon­tu­ko 500.000 euro non inber­ti­tuko diren erabaki beharko dut­e herri­tarrek. Eta horre­ta­rako, beste urte betez, Her­nani Erabaki pro­zesu parte­har­tzailea jarri du abian Uda­lak.
Prozesuaren barruan, hain­­­­­­­­bat aukera luzatu dituzte herri­tarrek beraien proposa­me­nak egin ditzaten: era­baki.hernani.eus bitartez, etxe­etara bidalitako diptikoen bitartez, edota maiatza eta ekainean zehar egingo diren bileretan parte hartuz. 
Denera hamai­ka bile­ra egingo dituzte auzoz auzo eta udaletxean. Auzoetako bilera gehienak auzo el­kar­­te­­etan izan­go dira; uda­letxe­an, aldiz, gai zehatzak landu­ko di­ra.
Asteartean hasi zen bilera-erronda udaletxean, eta gai sozialak izan zituzten hizpi­de. Gaur, aldiz, Zikuñagan el­kar­tuko dira bertako bizila­gune­kin, 20:00etatik aurrera. 

HURRENGO BILERAK
 Gaur, 20:00etan: Zikuñagan.
 Bihar, 19:00etan: Sorgintxulon.
 Etzi, 19:30etan: Latsunbeberrin.
 Maiatzak 23, 20:00etan: Kaxkoan.
 Maiatzak 25, 19:30etan: Florida-Etxeberrin.
 Maiatzak 26, 19:30etan: Lizeagan.
 Maiatzak 30, 19:00etan: Portun.
 Ekainak 1, 18:00etan: Udaletxean (ekonomia eta ingurumena)
 Ekainak 2, 20:00etan: Karabelen.
 Ekainak 3, 18:00etan: Udaletxean (kultura eta kirola).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!