Lore eta landareak erosteko, beste modu bat

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 18a, 02:00

Udaberrian gaude bete-betean, lore eta landareen sasoia; eta hori aprobetxatuz, lore eta landareen azoka egingo dute larunbat goizean, Urbieta kalean.
Atzo aurkeztu zuten azoka honen hirugarren edizioa Hernaniko Parke botanikoan, eta bertan egon ziren ekimenaren antolatzaileen ordezkariak: Koro Etxeberria eta Gurutze Amigorena, Udaletik; Ainhoa Amundarain, Behe­men­ditik; eta Juantxo Pollar­cino eta Miren Lizeaga, Deko­loretik. 

Denetarik, 12 postutan
Denera 12 postu izango ditu aurtengo azokak, eta denetarik jarriko dute eskuragarri: garaiko landare eta loreak, kosmetika naturala, artisau­tza, sukaldatzeko haziak...
Baina ez hori bakarrik; izan ere, haurrek ere izango dute ondo pasatzeko aukera, eta horretarako, egurrez egindako jolasak ere jarriko dituzte eskuragarri.

Saltzeko beste modu bat
Azokaren bitartez, helburua da «lore eta landareak eta ekoizle profesionalak jendeari gerturatzea», Behemendiko Ainhoa Amunda­rainek azaldu zuenez. 
Dekoloreko Juantxo Pollar­cinok eskertu nahi izan zien Hernaniko Udalari eta Behe­mendiri, «az­ken kontsumi­tzailearekin  el­kar­tzeko tokiak mantentzeko» au­kera hau eman izatea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!