Donostiako Giza Eskubideen zinemaldian eman ondoren, etorkinen egoerari buruzko bost labur ikusi ahal izango dira gaur Biterin. AMHER eta SOS Arrazakeria elkarteek antolatu duten Immigrazinea ekimenaren barruan izango da hori, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Bost labur jarriko dira: Frantziako hiru, eta Alemaniako eta Suitzako bana.
Bost labur, bost istorio
70 minutu inguruko emanaldia izango da, eta bost labur jarriko dituzte, hiru jatorri desberdinetakoak: Frantziako Aïssa, Retention, Se Taire; Alemaniako Bahar Im Wunderland, eta Suitzako Einspruch VI.
Jatorrizko hizkuntzan emango dira laburrak, eta euskeraz jarriko dira azpitituluak.
Laburrak, jatorrizko hizkuntzan
Bost laburrak jatorriko hizkuntzan eskainiko dira, eta euskerazko azpitituluak jarriko dizkiete.