«Orrelakorik ez da atera juan dan larogei urtian»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 18a, 02:00

Ekainaren 3an 80 urte beteko dira Joxe Manuel Lujanbio, Txirrita, bertsolaria hil zela, eta bera omentzeko asmoz, hainbat ekintza egingo dira  Ereñotzun, gaur hasita.

Izagirreren hitzaldia, gaur
«Orrelakorik ez da atera/juan dan larogei urtian», zioen Txirrita beraren bertso batek. Eta hala da, bertsolari haun­dia bezalako gutxi izan dira Ereñotzun. 
Txirritaren haunditasun hori ezagutzeko, Koldo Iza­girre idazlea izan­go da Txirri­taren figura gurera ekarriko duen lehe­nen­goa. Bertsolari ereñotzuarraren bizi­tza eta obra sakon ikertu du, eta hori   aprobetxatuz, Txirritaren erre­­minta batzuk hitzaldia eskainiko du gaur, arra­tsaldeko 19:00etan, Ereño­tzuko Auzo Etxean.

Mendi martxa, igandean
Horrez gain, astea ondo bukatzeko, mendi martxa egingo dute Txirritaren zaleek.
Ereñotzuko plazatik abiatuko da martxa, aurre­neko bertsoa kantatu zuen txokotik; eta pixkanaka,  Txirritaren bertsoekin lotura duten puntuetatik pasako da, bere bertsoak kantatuz. 3-4 orduko bueltaxka izango da, gutxi gorabehera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!