Musika udalekuen izenematea, gaur, bihar eta etzi

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 18a, 02:00

Musika udalekuak antolatu ditu Norberto Almandoz musika es­ko­lak, 4-11 urtekoentzat: ekainaren 27tik uztailaren 8ra, edo uztailaren 11tik 22ra, goizetan. Apuntatu nahi duenak, gaur, bihar edo etzi egin behar du: musika eskolan, 17:00etatik 20:00etara. Tokirik geratzen bada, ostiraletik au­rre­ra ere onartuko dira. 60 euro dira asti­gartarren­tzat; besteek 66. Informa­ziorako: 943 55 73 40 edo info@name.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!