Elkarbiziren ikastaroen barruan, hitzaldia eskaini zuen Ion Muñoa irakasleak, larunbatean, Astigarragako kultur etxean. Azaldu zuen, komunikazioa ekintza soziala dela, eta ezin dela elkarbizitzarik egon, komunikaziorik gabe. Bere ustez, gainera, posible litzateke medioen arteko gutxieneko adostasun bat lortzea, elkarbizitzaren alde eginez. Baina azaldu zuen, zuzeneko komunikazioa dela babestu beharrekoa.