Ezin izan zuen garaipen batekin borobildu Mundarrok, aurtengo denboraldi bikaina. Baina Martutenetik ekarritako berdinketa ere (1-1), polita izan zen moreentzat.
Batetik, puntu horrek eman zielako ligako seigarren postua, Allerru eta Mariñoren berdinketei esker. Eta bestetik, Jon Rios kapitainak egin zuelako gola, bere agurrean.
Fin hasi zen Mundarro, eta aurreratu egin zen markagailuan, baina berehala berdindu zuen Martutenek, defentsen arteko akats bati esker.
Bigarrenean, etxekoak hobeto hasi arren, berehala nagusitu zen Mundarro, baina aukera ugari izanda ere, ez zuten asmatu ate aurrean.