Kooperazio programetarako, dirulaguntza deialdia martxan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 18a, 02:00

Dirulaguntza deialdia zabal­du du Astigarragako Udalak, kooperazio programak antola­tu eta garatzeko. Helburua da, herri txiroetako biztanleen ego­e­ra sozio-ekonomikoa ga­ra­tu eta hobetzeko asmoz, au­rre­ra era­mango diren jardu­e­rak diruz laguntzea.
EAEko edozein pertsona edo go­ber­nuz kanpoko erakundek eskatu dezake dirulaguntza, bai­na lehentasuna izango du­te Astigarragakoek. Ekaina­ren 6a izango da azkeneko eguna, es­ka­­erak udaletxean aur­kez­te­ko.

Gehienez ere, kostuaren %50
En­tre­gatu behar dira: in­pri­ma­ki ofiziala, jar­du­­era edo pro­gra­maren pro­iek­tu zabala, eta aurrekontua. Gehie­nez ere, kostu osoaren %50eko dirula­guntza emango zaio.

Astigarragako gazte kooperatzaileei, bekak
Bestalde, Udalak argitaratu ditu Astigarragako gazte koo­pe­ra­tzaileentzako bekak. Urte­ro zabalduko dute deialdia, eta aukeratutakoek, herrialde txiro batean gutxienez hila­be­te eman­go dute, Garapene­ra­ko GKE batekin.
Gehienez ere, 1.500 euroko dirulaguntza jasoko du bakoi­tzak. Eskaerak uda­le­txean aur­keztu behar dira, NAren foto­ko­pia, kurrikulu­ma, gastuen aurre­kon­tua eta tokiko era­kun­de baten abalarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!