CD hernani klubaren 75 urteak ospatzen ari da aurten, eta jendea ospakizunaren parte sentiarazteko, egitarau berezia antolatu dute maiatzean zehar. Ekintza berezi horien artean dago ostegun honetarako antolatu duten mahai-ingurua. Arratsaldeko 19:30etan hasita, Biterin elkartuko dituzte Naroa Agirre atleta, Abel Barriola pelotaria eta Aitor Lopez Rekarte futbolaria.
Jon Eskudero kazetaria izango da moderatzailea.
Bertan, maila goreneko hiru kirolariek beraien bizitzen berri emango dute: beraien ibilbide profesionala zein izan den, maila gorenera nola iritsi diren, kirolarien bizitza nolakoa den... kontatuko dute, besteak beste. Eta maila goreneko kirolarien bizitza biluzten laguntzeko, Berriako kazetari Jon Eskudero egongo da bertan, moderatzaile lanak egiten.