Txalaparta hotsa protagonista, ostiraletik

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 17a, 02:00

Txalaparta da euskal musi­kako altxorrik prezia­tuene­tarikoa, eta omenaldi bezala, festa berezia egiten diote urtero Hernanin. 
Aurtengoa gainera, are bereziagoa. Izan ere, hogeita hamargarren edi­zi­oa denez, emanaldi berezia prestatu dute ostiralerako. 
Arratsal­deko 19:30etatik aurrera, Biteri kultur etxeko areto nagusian elkartuko dira azken 30 urteetan Hernaniko Txala­par­ta Eskolan ibili diren ikasleak: belaunaldi guztiek, taldeka parte hartuko dute bertan. Horien artean izango da Oreka TX taldeko Arkaitz Martinez, zita berezi honi huts egin gabe.

Larunbatean festa, Tilosetan
Baina hori sarreratxoa beste­rik ez da izango; izan ere, larun­batean izango dute txa­la­partariek beraien egun haun­­dia. 12:00­e­tan hasiko da festa, txala­parta errome­riarekin. Orduan ere, txala­parta saio libreak izango dira; eta horrez gain, kale bueltan arituko dira Musika Eskolako alboka, dultzaina, trikitixa eta txistu taldeak.
Arratsaldez, ordea, Herna­niko Ttakun Ttan TTakun taldeko kideek ez ezik, Euskal Herri osotik eto­rritako txala­partariek alai­tuko dute Tilo­seta: Bizkaiko 7Ttakun, Ara­bako Araiako Txalapar­tariak, Nafa­rroako Jo ala Jo, Iparral­deko Lapurdiko Txala­parta­riak, eta Gipuz­koako Bihotx taldeak egongo dira bertan.
Eguna bukatzeko, 23:00e­ta­tik aurrera,  Txala­par­ta Par­ty Aparta izan­go da Atxur tabernan DJ Ba­rru­ren eskutik.

Bazkarirako txartelak, 16 euroan
Emanaldien artean indarrak hartzeko, herri bazkaria egin­go dute 14:30ak aldera. Joan nahi duenak 16 euro ordaindu beharko ditu, eta aurrez erre­serbatzea gomen­datu du­­te: aitorbeltran@yahoo.es. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!