Erraustegiak osasunean izan ditzakeen ondorioez, Orona Ideon

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 17a, 02:00

Erraus­tegiak umeengan izan­­­­go duen eraginengatik kez­­­ka­tu­ta dagoen GuraSOS taldeak anto­la­tuta, Erraus­tegiak osasunean izan ditzakeen on­dorioak jar­dunaldia egin­­go da larun­ba­tean Gala­rretako Oro­na Ide­o gunean. 
Arratsaldeko 16:30etatik au­rrera bertan elkartuko dira gu­raso, familia, osasun- eta hez­kuntza-ko­mu­nitateak, erraus­tegiek osa­sune­an sor di­tza­keten eraginei bu­ruz­ko in­for­mazioa bildu eta eztabaidatzeko as­moz.

Hitzaldiak, helduentzat
Fernando Palacios Ikerketa Zien­­tifikoen Goi Zentroko (CSIC) zientzialariak hasiko du jar­dunaldia, 16:30ak pasata. Berak emango die berta­ra­tze­n direnei, erraustegiaren eraginei buruz argitaratu den informazioaren berri. Jarra­ian, Erraus­tegia eta Osa­suna taldeko txostena aurkeztuko du taldeko kide batek.
18:00ak aldera atsedenaldia egingo da, eta ondoren, bertaratzen direnek 3 mahai-ingururen artean hautatu ahal izango dute: ikerketa eta osasun arloko profesionalen foroa, hezkuntzako profesionalen foroa eta gizarte foroa.

Jolasak, txikienentzat
Jardunaldiak iraun bitartean, ume­ak gune ludikoan egon ahal izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!