Ezker Abertzalearen eraberritzea eta Sorturen birfundazioa, helburu

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 17a, 02:00

Abian Prozesua hasi zuen Ezker Abertzaleak 2015garren urteko bukaeraz geroztik. Hila­beteak eman zituzten etorkizunari buruzko eztabaidak egiten, eta apirilaren 16an egin zuten azkeneko batzarra, prozesuari bukaera emanez.

Hiru kontsentsu
Prentsa-ohar bitartez jakinarazi duenez, azkeneko batzar horretan Ezker Abertza­leak «etorkizunerako erabakiak» har­tu ditu. Eta horiek «hiru kontsentsu nagusitan laburbiltzen dira. Aurrenekoa: Ezker Aber­tzale­a­ren proiektu politikoak erabateko gaurkotasuna du eta horien alde aritzea da gure nortasunaren ikurra. Bigarrena: Euskal Herrian independentzia gauzatzeko aroari ateak irekitzera goaz. Eta azkena: Ezker Abertzaleko kideok askapen mugimenduaren kapital hu­ma­no eta politikoa bilduko duen erreferen­tziazko tresna politikoa behar dugu. Sorturen erabe­rri­tzearen bidez, Euskal Herri­ari egiten diogun eskaintza independentista eta gure kultura politikoa gaurkotu eta abiarazteko apustua eginez».

«Zeregin garrantzitsua»
Hiru erabaki hauek «zeregin garrantzitsua» utzi dietela diote Ezker Abertzaletik: «Ez­ker Abertzale osoaren eraberritzea eta Sorturen birfundazioa», hain zuzen. Prozesu berriaren helburua behar du­ten «tresna eta kultura politiko berrituaren eraikuntza kolektiboari ekitea da».

Bilera irekia, bihar
Horretarako oinarria «Ezker Abertzaleko eta herri sektoreetako erabaki eta hausnarketetan kokatzen» dutela diote. On­dorioz, bilera sorta berria ja­­rriko dute abian hemendik au­rrera. Aurrenekoa bihar egin­go dute, 19:30etan, Biterin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!