Udaleko Berdintasun Arloak antolatutako Jabetze Eskolen barruan, Ni ez naiz feminista! Ala bai? tailerra emango du larunbatean Ianire Estebanez Castaño irakasleak. Saioa Plaza Feministan izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta gaztelaniaz. Oraindik parte hartzeko tokia dago, eta nahi duenak izena eman dezake, 4 euroan, 943 33 70 17 telefonoan edo marijo-m@hernani.eus helbide elektronikoan.