Eguraldiak lagundu egin nahi izan zuen atzo, San Isidro egunean, eta jendetza bildu zen Tilosetako partiduak ikustera. Palan, Garbiñe Tijero eta Idoia Tejedor izan ziren txapeldunak, 25-23, Eneritz Perez eta Maitane Saroberen kontra. Esku pelotan, berriz, Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte, 22-16, Ioritz Arrieta eta Markel Lizeagaren kontra. Hauek, CD Hernaniren 75garren urteurrena ere ospatu zuten.