Hernani Erabaki 2014ko proposamen baten «kudeaketa txarra» salatu du OHk

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 16a, 02:00

Prentsa ohar bidez, Luis In­txauspe alkateari mezua helarazi nahi izan dio Orain Her­nanik, adierazteko ez daudela ados «Hernani Erabaki 2014ko parte-hartze prozesuko 6ga­rren proposamenerako bideratutako partidaren kudeaketa txarrarekin».

«20.000 euro horiek bestela erabili dira, Hernani Erabaki prozesuan erabakitakoa indargabetuz»
Orain Hernanik azaldutakoaren arabera, 2014ko Hernani Erabaki, aurrekontu parte-hartzaileetako prozesuan erabaki zen «20.000 euroko partida bideratzea Indarkeria jasaten duten emakumeentzat arreta psikologiko eta juridikorako zerbitzua sortzeko». Baina salatu du zerbitzu hori ez dela sortu, eta «20.000 euro horiek bestela» erabili direla dio, «Hernani Erabaki prozesuan erabakitakoa indargabetuz».
Hain zuzen, Orain Her­na­nik azaldutakoaren arabera, horrela erabili da partida hori: «1.860,12 euro, emakumeenganako biolentziari era­ntzuteko protokoloaren ebaluazioaren diseinurako, 2012an egin ze­na; 841,02 euro, 2015eko otsailetik abendura bitartean izandako emakumeenganako biolentzia kasuetan erantzuteko bigarren protokoloa egiteko; 4.242,10 euro, protokolo horren ebaluazioa egiteko; eta 10.460 euro, Plax! Sexu eta bikote aholkularitza zerbitzurako».

«Berdintasun arloak 283.797 euroko urteko aurrekontua dauka gauza horietarako»

«Herritarrek bozkatutako proposamena gauzatzeko eskatzen dugu»
Hala ere, Orain Hernanik argi utzi nahi izan du «zerbitzu horiek beharrezkoak» direla, baina, era berean, azaldu du: «Berdintasun arloak 283.797 euroko urteko aurrekontua dauka gauza horietarako».
Hori horrela, «herritarrek boz­katutako proposamena gau­zatzeko eskatu» nahi izan dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!