Bost esketxek, eta zientoka herritarren parte-hartzeak osatu dute A(ha)ldaka jo herri antzerkia. Larunbatean antzeztuko da, gaueko 22:30etan Ave Marian, eta azken ikutuak ematen ari dira.
Integrazioarekin lotutako esketxak antzeztuko dituzte: Extremaduratik etorritako jendeari buruzkoa, egungo etorkinen egoeraren ingurukoa, garai bateko eskola autoritarioen bueltakoa, gazteena...
Sarrerak, borondatearen truke
Antzezlana ikusi ahal izateko sarrerak eskuratu behar dira. Borondatearen truke hartu daitezke, Aralar eta Kide tabernetan, eta Lurreko dendan.
Figurante eta laguntzaile bila
Bestalde, antzezlana osatzeko, 15 figurante eta laguntzaileren bila ere ari dira. Parte hartzeko prest dagoenak 647 008 976ra deitu besterik ez du.