Baserritarren omenez, festa giroa izango da gaur Hernanin, San Isidro eguna baita.
Batetik, meza izango da San Juan Bataiatzailea parroki elizan, eguerdiko 12:00etan. Bestetik, salda goxoa eskuetan, pala eta esku pelota partiduak ikusteko aukera izango da, 11:30etatik aurrera, Tilosetan, edo euria egiten badu, kiroldegiko frontoian.
CD Hernaniren 75 urteak ospatzen
San Isidro egunarekin ohikoa izaten da pala eta esku pelota partiduak jokatzea. Aurtengoan, gainera, CD Hernani klubaren 75garren urteurrena izango dute gogoan, eta bide batez, eskerrak eman dizkiote Enara Agirrezabali, logoa diseinatzeagatik.
Aurreneko partidua, 11:30etan hasita, palan izango da: Eneritz Perez eta Maitane Sarobe, Garbiñe Tijero eta Idoia Tejedorren aurka. Segidan, esku pelotan, Arrieta eta Lizeaga, Ojuel eta Aizpitarteren kontra ariko dira.