Eskualdeko proiektuak bultzatzeko, saioa

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 15a, 02:00

Donostia-Beterri eskualdeko udalek Urberritzeko proiektua jarri zuten martxan duela hilabete, eragileen berrikuntza sozialerako gaitasuna haunditzeko. Bide horretan, asteazkenean laugarren topaketa egingo da, 10:30etatik 13:00etara Lasarteko Villa Mirentxun, eskualde mailako proiektuak identifikatu, horiek martxan jartzeko eman beharreko urratsak planifikatu eta berrikuntza sozialean eragiteko proiektuek bete beharreko irizpideak lantzeko. Partehartzea debaldekoa da, baina izena eman behar da: enpresa@andoain.eus edo 688 684 956/688 685 586. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!