Mendekoste jaiek gaurkoa dute azken eguna, baina goizeko 11:00etan hasi, eta iluntzeko 19:00ak arte, ez da atsedenerako tarterik izango.
Meza eta haurren danborrada izango dira eguneko aurreneko ekitaldian, eta jarraian, beste hamaika zita jarri dituzte. Musika, alaitasuna eta festa izango dira nagusi.
GAURKO EGITARAUA
11:00, Meza nagusia hildakoen omenez.
11:00, Haurren danborrada.
12:30, Sagardo dastaketa txarangarekin batera.
15:00, Carroza dantzaldia.
17:00, Bingo herrikoia, DJ baten musikak girotuta. Atsedenaldian, lehiaketa ezberdinetako sarien banaketa egingo dute.
18:00, Errifaren zozketa
19:00, Jaien amaiera eta azken traka.