Zuzendaritza aldaketa, asteazkeneko batzarrean

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 15a, 02:00

Dobera Euskara Elkarteak urteko batzar orokorra deitu du asteazkenerako, arratsaldeko 19:00etan Biteri kultur etxean. Bazkide guztiei dei egin die bertara azaltzeko.

Zuzendaritza aldaketa
Hainbat gai landuko dira ba­tzarrean; besteak beste, zu­zendaritza aldaketa. Biharkoa izango da azken eguna, zu­zendaritzako kide izan nahi dutenek eskaera egiteko, Do­beran bertan.
Bestalde, landuko diren gainontzeko gaiak izango dira: iazko balantzea eta memoria, aurtengo egitasmoak eta aurrekontua, edonork egin ditzakeen etorkizunerako proposamenak.... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!