Ilarra protagonista, lau egunez

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 7a, 02:00

­Aurten ere, protagonismo be­rezia eskainiko diote astigartarrek ilarrari, eta datorren astean ospatuko dute Ilar Egu­na, bosgarrenez. Eguna baino, hala ere, jardunaldiak izango dira, ilarrari eskainiko dizkiotenak. Zehazki, ostegunean hasi eta igandera arte, lau eguneko programa prestatu dute, Astigarragako Baratz Elkarteak, Behemendik eta Udalak elkarlanean.

Pintxopotea, hasteko
Pintxopotearekin emango dio­te irekiera, ostegunean. Herri­ko tabernetan egongo dira ilar pintxoak, eta onenari, saria emango dio sukaldari profesionalen epaimahaiak.
Ostiralean, bara­tzen bisita egingo dute ikasleek, eta hi­tzaldia eta ilar dastaketa izango dira arratsaldean.
Larunbatean, berriz, ibilaldi gidatua eta ilar dastaketa egiteko aukera izango da, doan, bai­na ize­na eman behar da: baratz.elkartea@gmail.com edo donostialdea@behemendi.eus.
Eta ondoren, ilar menu be­re­zia ere egingo dute, Roxario jatetxean. Txartelak salgai ja­te­­­txean bertan (943 55 11 38 edo info@roxario.com) edo do­nos­tialdea@behemendi.eus. 

V. ILAR EGUNA

MARTXOAK 12, osteguna
19:00, Ilar pintxopotea, Astigarragako tabernetan.
21:30, Pintxo onenaren sari banaketa.

MARTXOAK 13, ostirala
09:00, Baratzen bisita, Astigarragako Herri Eskolako eta inguruko ikastetxeetako ikasleekin.
18:30, Haziaren garrantzia nekazaritzaren historian, Marc Badalen hi­tzaldia, udaletxean.
19:30, Ilar dastatzea kontze­jupean, Charo Zapiain eta Roberto Ruizekin.

MARTXOAK 14, larunbata
11:00, Baratzen bisita, udale­txeko kontzejupetik abiatuta.
14:30, Ilar menu berezia, Roxario jatetxean.

MARTXOAK 15, igandea
09:00, Txistularien diana berezia.
10:00, Ilar azoka eta Euskal Herri osoko produktuak salgai, Foru Plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!