Kontzertu eder bat emateko prest dira gaur, Doinu Zale akordeoi orkestra eta Ozenki abesbatza.
Arratsaldeko 19:30etan hasita, Milagrosan joko dute, aurrena, Doinu Zaleko bi akordeoi ikaslek. Segidan, Ozenkik kantatuko du. Atzetik, akordeoi orkestra osoak joko du, eta bukatzeko, bi taldeak elkarrekin ariko dira.