Ereñotzuko bertsolari haundia hil zela 80 urte beteko dira ekainaren 3an, eta egitarau potoloa prestatu dute urteurrenaren bueltan, maiatzean hasi eta udazkenera bitartean. Gainera, Ereñotzun bakarrik ez; Aranon eta Urnietan ere izango dira ekitaldiak.
Maiatzean, 3 zita
Hasteko, hil honetan bertan, bi hitzaldi eta mendi irteera izango dira. Asteazkenean izango da aurreneko hitzaldia; igandean, mendi buelta; eta hilaren 25ean, beste hitzaldia.
*Argazkia: Iturria: www.flickr.com. Txirrita artaburuak aletzen Gazteluene baserrian, 1930 aldean. Ezker eskubi: Marcial eta Bernardo Erauskin Arrieta, Txirrita eta Fermina Erauskin Lujanbio.
TXIRRITAREN HERIOTZAREN 80. URTEURRENA
Maiatzak 18: Koldo Izagirreren hitzaldia: Txirritaren erreminta batzuk. 19:00etan Ereñotzuko Auzo Etxean.
Maiatzak 22: mendi buelta, Txirritaren bertsoekin lotura daukaten puntuetan barrena, haren bertsoak kantatuz. 3-4 ordu.
Maiatzak 25: Luzia Alberro historialariaren hitzaldia: Bertsolarien ahoz modernizazio prozesua eta identitate bideak Gipuzkoa. 1830-1936. 19:00etan Ereñotzuko Auzo Etxean.
Ekainak 4: Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala. Ondoren, bazkaria Larre Gain sagardotegian, eta trikiti erromeri emanaldi berezia, Xabier Solano, Jonmari Beasain, Sergio Ordoñez eta Harkaitz Bastarrikarekin.
Ekainak 10: Txirrita eskolako haurren emanaldia Txirritaren inguruan, 15:00etan.
Ekainak 12: San Antonio jaietako bertso jaialdia, arratsaldeko 18:30etan.
Iraila: Estitxu Eizagirre eta Eñaut Agirrerekin mahai-ingurua: Urumea bailarako bertsolaritza liburutik tiraka (Udazken kulturalaren barruan).
Iraila-urria: Bertso jarri musikatuen afari-merienda Eñaut Agirre eta Ereñotzuko musikariekin. (Udazken kulturalaren barruan).
Maiatzak 14, Aranon: Bertso afaria, Kontsejun.
Irailean, Urnietan: Gabon Txirrita antzerki herrikoia.