Aste osoan zehar 1.000 kontzertu baino gehiago eman dituzte hainbat herritan, Europako musika eskoletatik etorritako musikariek, bertakoekin bat eginda, Donostia 2016 Kultura Hiriburuaren bueltan antolatutako EMUSIK2016 jaialdian.
Kontzertu horietako batzuk Hernanin egin ziren, ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoa EMUSIK2016 jaialdiko egoitza izan baita, eta aurrejaialdia ere antolatu baitu: Alemaniako bi abesbatza eta Conexion Ensemble, eta Hernaniko Dakapo abesbatza, eta Hernasax entzuteko aukera izan zen lehengo astean.
Jaialdia bukatzeko, berriz, Katalunia, Italia, Alemania eta ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko 250 ikaslek kontzertu erraldoia eman zuten Atsegindegin, larunbatean. Luis Intxauspe alkateak egin zien ongietorria, eta ekimenaren aberasgarritasuna azpimarratu zuen: «kulturak elkartzeko balio izan du ekimenak».