«Amiantoaren 10garren biktima hil da»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 14a, 02:00

Atzo hil zen Vicente Goi­koe­txea Balda Hernanin, «2016an Eus­kadin amian­toa­ren era­gi­nez hil den 10garren biktima», Asviamie elkarteak salatu duenaren arabera.

«Osalanen ikerketan akatsa»
Asviamiek azaldutakoaren ara­bera, «1960 eta 1973 urteen artean Hernaniko Aceros y Fundiciones del Norte Pedro Orbegozo eta Astigarragako Fundicion Epifanio Eizaguirre enpresetan mantenu lanak egitean amiantoarekin kontak­tuan egon zen, eta on­dorioz, Mesotelioma Epiteliode gaixotasuna izan zuen».
Irailean onartu zion Gizarte Segurantzak «Ezintasun Osoa, lan gaixotasunaren ondorioz». Hala ere, Asviamiek salatu du «Osalanek egindako ikerketan akatsa» egin zela, eta «en­pre­san esposizio kantzeri­ge­no­ra­ko aukera zabalik» geratu zela.
Horrela, akatsa zuzentzeko eskatu du Asviamiek, eta «ami­antoaren eraginez sor­tutako minbizia epidemiaren au­rrean erakundeen isiltasunari aurre» egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!