Hernaniko Txalaparta Festak 30garren edizioa du aurtengoa. Datorren ostiralean kontzertua emango dute Hernanin, azken 30 urteetako ikasleek, eta larunbatean jaialdi haundia egingo da. Baina hasteko, bihar, baserriz baserri 3 orduko ibilaldia egingo da, goizeko 10:00etan Lasartetik abiatuta. Sausta, Barriola-Barkaiztegi, Egaña-Txiki, Billandegi eta Erbetegi-Etxeberri baserrietatik egingo da buelta, Alto Amaran bukatzeko.