Ur mozketak Lizeagan etzi, obrak direla eta

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 14a, 02:00

Ostegunean hasi ziren la­ne­an Lizeaga auzoan, aparkaleku gehiago sortzeko. Ondorioz, ur mozketa motz batzuk pro­gra­matu dira astelehenerako.

Aurrena, ur hoditeria berritu
Lanen aurreneko fasean Victor Hu­go kaleko edateko ur ho­di­teria berrituko dute, jarraian Li­zeagako aparkalekuak ego­ki­tze­ko lanak egiteko.
Horrela, astelehenean, 15 minutuko ur mozketa motzak egingo dira Victor Hugo kaleko 3,5 eta 7 atarietan eta Larra­men­di kaleko 19 eta 21 atari eta saltokietan.

Aparkaleku gehiago
Ondoren, Victor Hugo eta La­rra­mendi kaleko 3, 5 eta 7 ata­rien pareko espaloiak estutuko dituzte aparkaleku gehiago sortzeko. Egitasmo hau egiteko erabakia hartu zen Hernani Erabaki parte-hartze pro­ze­su­an, lehengo urtean. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!