Ugaitz Errazkin hernaniarrari babesa, hainbat herritarrek

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 14a, 02:00


Hainbat herritarrek babesa erakutsi nahi izan diote Ugaitz Errazkin preso hernaniarrari. Astearteaz geroztik gose greba mugagabean dago Errazkin Pariseko Fresnes espetxean, bertako beste preso independentistekin batean, isolamenduan dagoen Itziar Moreno kideari elkartasuna adierazteko. Morenok baimendutakoa baino 10 minutu gehiago egin zituen patioan, bertako preso sozialek bizi duten egoera latza salatzeko, eta isolamendura zigortu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!