Goizeko 10:30etan hasi, eta eguerdiko 13:30ak bitartean, bigarren eskuko azoka jarriko da gaur, Atsegindegin (eguraldi txarra dela eta, ez da Urbieta kalean egingo). Bertan, ohiko postuez gain, bizikleten postu berezia ere izango da gaurkoan.
Bizikletak uzteko aukera, goizean
Postu berezi bat jarriko da gaur, mugikortasun iraunkorrarekin zerikusia duten gaiak saldu eta erosteko: bizikletak, kaskoak, patinak, patineteak, jantziak...
Bertan zerbait saldu nahi dutenek, goizeko 09:00etatik 10:30etarako tartean eraman ditzakete gauzak postura. Bertan, izen-abizenak eta NAN zenbakia eskatuko zaizkie, eta saldu nahi duten horren prezioa jartzea; inoiz ez, 300 eurotik gorakoa. Behin azoka bukatuta, postura itzuli beharko dute azokan parte hartu dutenek, saldutakoaren dirua jasotzeko, edo saldu ez dena etxera bueltan eramateko.