aurtengo ikasturtea bukatzeko hilabete besterik ez da falta, eta musika eskola datorrenera begira dago jada. Ikasle berriei eta instrumentua aukeratu behar dutenei begira, ate irekiak egingo ditu gaur musika eskolak, goizeko 11:00etatik aurrera.
Hasteko, kontzertu pedagogikoa eskainiko dute: instrumentuak ezagutarazteko antzerkia, hain zuzen. Eta ondoren, instrumentuak probatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Denboraren arabera, elizara joango dira organoa probatzera.