Baratz elkarteak eta Behemendi-Donostialdea Turismoguneak, Astigarragako udalarekin batera, ilarraren bueltan egitarau berezia antolatu dute bosgarrenez. Herenegun hasi ziren ekintzak, eta bihar emango zaio bukaera Ilarraren bosgarren egunari.
Bisita gidatua eta bazkaria, gaur
Azkeneko eguna iritsi baino lehen, egitarauak aurrera egingo du gaur. Goizeko 11:00etatik aurrera, baratzeetatik bisita gidatua egiteko aukera izango dute aurretik izena eman dutenek. Eta horren ondoren, Roxario jatetxeak ilar menu berezia eskainiko du bazkaltzeko.
San Isidrorekin bat, bihar
Bihar, San Isidro egunarekin bat egingo du jardunaldiak. Dianarekin hasiko da eguna, eta ondoren, azoka egingo da.