Nagusi eta eskuzabal Urko Semperena, Lazkaomendin

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 14a, 02:00

Erakustaldia eman zuen Urko Semperenak, au­rre­ko larunbatean, Lazkao­men­­diko Proban. Nagusi izan zen astigartarra: onenen artean sartu, taldea erabat txikitu, eta Xabier Mikel Azparren taldekidearekin alde eginda, berari utzi zion irabazten, eskuzabal.
Beste hiru txirrindularirekin egin zuen tropeletik ihes Semperenak, eta bi minutuko aldea lortu zuten. Gero, beste lau txirrindulari atera ziren tropeletik, Azparren bera tartean, eta bat egin zuten zortziek lasterketa buruan. Bikain konponduta, hiru minutuko aldea zeukaten Olaberria igotzen has­­­terako. 
Orduan, erritmo bizia jarri zuen astigartarrak, eta erdira txi­kitu zuen taldea. Gainera, jai­tsieran ihes egin zuen, Azpa­rrenekin, baina berriro elkartu ziren laurak, azken igoera bai­no lehen. Eta Lazkaomen­din, berriro erritmoa bizitu zuen Semperenak, eta ihes egin zu­ten bi taldekideek. Lehiarik ez zuten izan helmugan, ordea: berak mendiko saria lortuta, garaipena taldekideari eskaini zion astigartarrak, eta eskutik helduta iritsi ziren biak.

Igandean, 7garren Seguran
Hurrengo egunean, beste zita bat zeukan astigartarrak, Segu­rako Santikutz Proban. Ibilbide gogorrak eta aurreko eguneko nekeak eraginda, sufritu egin zuen Semperenak, baina tropelean eutsi, eta zazpigarren izan zen helmugan.

Telmo Semperena 22garren, Lizarrako lasterketan
Kadete mailakoak, berriz, Liza­rran aritu ziren igandean. Ibil­bi­deak eta eguraldiak, oso go­go­rra egin zuten proba: mila zatitan puskatu zen tropela, eta asko erretiratu ziren.
Hala ere, bukatzea lortu zuten bi astigartarrek: hirugarren taldetxoko esprinta irabazi zuen Telmo Semperenak, 22garren postuan sartzeko; eta sufrituta ere, helmugara iritsi zen Tomas Otermin.

Gipuzkoakoan, finalista
Alebin eta infantilek, bere aldetik, Gipuzkoako Txapelketa izan zuten Oñatin, eta finalean sartzea lortu zuten, Tasio Sem­­perenak alebinetan eta Jai­me Rome­rok infantiletan. Az­ke­ne­an, 31garren izan zen Sem­pe­rena eta 14garren Romero.

Taldekako erlojupekoa, gaur
Beste Gipuzkoako Txapelketa bat jokatuko dute gaur alebin eta infantilek, gaur arratsaldean; kasu honetan, taldekako erlojupekoa, Irunen. 
Juniorrek, berriz, Elkartu Saria jokatuko dute Zegaman, Liernia bitan igota eta Barbaris behin. Eta kadeteek, bihar daukate zita, Abadiñoko Elorriaga Sarian, Miñota hirutan igota. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!