Udalerri Euskaldunen Eguna, 28an

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 14a, 02:00

Udalerri Euskaldunen Eguna antolatu du bi aste barru, maiatzaren 28an UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Leitzan izanen da, eta egun osoko festa prestatu dute: diana, arnasguneen tailerra, batzar nagusia, herrien arteko kirolak, bazkari herrikoia, kantaldia... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!