Baserritarrak omenduko dituzte, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 14a, 02:00

Bihar da San Isidro eguna, eta urtero bezala, baserritarren omenezko festan parte har­tzeko aukera izango dute astigartarrek. Gaur eta bihar artean ekintza mordoa izango da Zamalbide Bentak auzoan, baita Foru Plazan ere. Gainera, Zamalbide Bentaken datorren igandera arte luzatuko da festa giroa.

Bi baserritar, omenduak
Bihar, baserritar zaharrei ome­naldia izango da eguneko mo­menturik sentikorrena. Aur­­­tengoan, Maria Jesus Mu­ji­ka eta Miguel Etxeberria izan­go dira protagonistak.

GAUR
ZAMALBIDE BENTAK AUZOA

10:30: Jolasak, puzgarriak eta tailerrak.
13:30: Haur bazkaria.
15:30: Pello Añorga ipuin kontalaria.
16:00: Mus txapelketa.
16:30: Apar festa edo tailerrak.
18:00: Txokolate jatea.
20:30: Afari herrikoi musikatua.

BIHAR
ZAMALBIDE BENTAK AUZOA

10:45: Prozesioa elizaren inguruan.
11:00: Meza.
11:45: Maialen Akizu eta Xamoa bertsolariak eta salda eliz atarian.
13:00: Auzoko I. pala txapelketako finala.
14:00: Lagunarteko bazkaria, Auzolan elkartean.
18:00: Idi proba: Intziñarte, Matxain eta Aburuza, 1.250 kiloko harriarekin. Sarrera, doan.

FORU PLAZAN
09:30: Xapre trikitixa.
10:00: Prozesioa eta meza.
11:00: Hamaiketako herrikoia, Gure Izarra elkartean.
12:30: Idi demak: Loiuko Aurreko­etxea eta Kantabriako Cotaloren idiak, 3.298 kiloko harriarekin
Egunean zehar: Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak
14:30: Herri bazkaria eta baserritar zaharrei omenaldia, Gure Izarran.
18:00: Idi Gazteen erakusketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!