Euskal Herriko 25 kotxek proba, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 14a, 02:00

Beste urte batez, 4x4 kotxeak protagonista izango dira gaur, Bidebitarte poligonoan. Euskal Herri osoko 25 bat kotxe iritsiko dira gaur Astigarra­gara; Zan­gozatik, Arbizutik, Goi­zuetatik, Gas­teizetik... etorriko dira, besteak beste. 
Asti­garragak ere izango du ordezkaritza: Iñaki Artola, Iñi­go Betelu eta Iñaki Larrarte izan­go dira bertan, hain zuzen.

Bost orduko proba
Arratsaldeko 15:30etan hasiko da ikuskizuna, eta 20:30ak arte luzatuko da. Bost orduz ariko dira 4x4 kotxeak lokatz artean, antolatzaileek bereziki prestatutako oztopoen artean. Izan ere, eskabadorarekin zulo haundiak egin dituzte, eta batzuk urez bete. Aurten­goan ez da penalizaziorik egingo, eta beraz, denbora gu­txien egiten duena izango da irabazlea.
Erakustaldia ikusi ahal izateko, 2 euro ordaindu be­harko dira han bertan. Gai­nera, sarrera erosten dutenen artean, urdaiazpikoa eta bi sagardo botila zozketatuko dituzte. Eremua lokaztuta egongo denez, botak janztea gomendatu diete antolatzaileek, joaten direnei.

Erakusketa, goizean
Horrez gain, goizeko 10:00etatik 15:00ak arte, ko­txeen erakusketa izango da, Bidebitarte poligonoko Txin­gurri tabernan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!