Afaria egin zuten Ur Mia elkartean, aurreko larunbatean, eta zita aprobetxatu zuten, bapo afaldu bakarrik ez, baita Mus Txapelketako sariak banatzeko ere. Horrela, txapela banarekin etxeratu ziren Iñaki Leonet eta Ramon Zamora irabazleak, eta ardoa eta gazta jaso zuten bigarrenek, Jose Manuel Iraolak eta Iñaki Ollok. Hirugarren izan ziren Felix Etxenike eta Iñaxio Ansa, eta laugarren Aitor Kaloka eta Jon Mari Beasain.