Euskal Herriko trinkete txapelketa asteburuan hasiko da, eta Hernaniko bi talde duten onena emateko prest dira: jubenil eta seniorretan ariko dira. Jubeniletan 4 pelotarik jokatuko dute: I. Berasarte, A. Lazkano. X. Pagola eta E. Arizmendi; Iruran jokatuko da bihar, 11:00etan. Seniorretan, E. Cisneros ariko da gaur, 12:00etan, Iruran baita ere. Bestalde, Pelota Eskolako txapelketak ere jarraipena izango du. Gaur, 11:00etatik aurrera, 12 partidu jokatuko dira, Kiroldegian, benjamin eta alebin mailakoak.