Aurreko asteburuan jokatu ziren, Elkar Pilota txapelketako semifinalak, eta bertan aritu ziren hiru pilotari goizuetar ere. Ba guztiek egin zuten aurrera, eta maiatzaren 22an jokatuko dituzte finalak, 09:30etan Labriten. Iker Salaberriak, Ivan Garciari irabazi zion jubeniletan (22-18), eta Pello Etxeberria izanen du kontrario finalean. Antton Apezetxea, Roldani nagusitu zitzaion kadeteetan (18-12), eta Mataren kontra ariko da. Eta Xanet Apezetxea prebenjaminak, 16-7 irabazi zuen.
Gaur, berriz, Añorgan jokatuko dute Aizkorbek eta Apezetxeak, arratsaldeko 16:00etan hasita. Eta Iker Salaberria Donezteben ariko da, Herriarteko Txapelketan. Izan ere, bertako taldearekin ari da goizuetarra, eta Barañainen kontra daukate gaur, 10:00etan. Ligaxkako aurrenekoan, 3-1 irabazi zioten Burladari, eta Salaberriak 22-18 irabazi zuen berea, Mariezkurrena lagun.