Lurrak ehiza barrutian ez sartzeko, abixua maiatzaren 20a baino lehen

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 14a, 02:00

Goizueta eta Aranoko Udalek, proiektu bat sustatu dute, bi herrietako lursailak batzen dituen tokiko ehiza barrutia sortzeko. Orain, lurren jabeek maiatzaren 20ra arte daukate epea, beraien lurrak barrutian sartu nahi ez badituzte, hori adierazteko udaletxean. Bestela, ulertuko da baimena ematen dutela, lurrak barrutian sartzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!