Espainiako Kopako bigarren proba izan zuen joan den asteburuan Ibai Alba atleta hernaniarrak; distantzia luzeko proban hartu zuen parte, eta hirugarren postuan pasa zuen helmuga. Podiumera igo zen Alba, eta bigarren postuan jarri da sailkapen orokorrean. Kopa bukatzeko proba bakarra falta da: irailaren 17an jokatuko da, Benasquen.