Goizueta izanen da aurten, Eskolen Topaketen erdigunea, eta gaur elkartuko dira herrian, Arano, Leitza eta Aresoko haur, guraso eta irakasleak, goizuetarrekin beraiekin. Egun osoko festa prestatu dute, goizeko 11:00etan hasita, jai giroan elkar ezagutu, harremanak sendotu eta aisialdi osasungarria bultzatzeko. Eta bide batez, baita herria ezagutzeko ere.
Jolasak izango dituzte goiz eta arratsalde, eta bazkaria ere eginen dute, paella jaten.
Gainera, topaketarako propio prestatutako abestia ere kantatuko dute denek elkarrekin: Erreka bazterrean.
HAUR, GURASO ETA ESKOLEN ARTEKO XVI. TOPAKETA
11:00-11:30, Ongietorria, eta bioingeneritza taldeen osaketa, Plazan.
11:30-13:00, Tailerrak eta jolasak, Plazan.
13:00, Kalejira trikitilariekin.
13:30, Bazkaria (paella), Goizuetako Eskolan.
15:30, Kanta eta jokuak:
*Haur txikientzako: haur eta gurasoentzako jolasak.
*Koskorrentzako: futbol partidu erraldoia (denentzat, gurasoak barne), Goizuetako Eskolan.
17:30, Berendua, Eskolan.
18:30, Topaketaren amaiera.
‘ERREKA BAZTERREAN’
Topaketaren abestia
Mendialdekoak izanik,
beti bustita gabiltz
lurraren kontra
nahiz saltoka ari
txu txuru txuru.
Leitzarandikan
Urumearen ur korrontetan behera
zatozte gure
eskola txikira
txu txuru txuru.
Goizuetan bilduko gara ta
lau herri-elkarren lagun
handi ta ttikiak, hemen-berdin gara
ta gora topaketa!
bat, bi, hiru, lau erreka bazterrean
oh, oh, oh, oh, oh, oh.