Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen pasa den asteburuan Oñatin, eta Andoaingo taldean aritzen diren bi hernaniarrak, Laiene Pikabea eta Igoin Pikabea bertan izan ziren. Laiene aurretik joan zen lasterketa ia osoan; oso borrokatua izan zen eta Laienek bigarren postuan pasa zuen helmuga, podiuma lortuz. Igoinen karrera ere oso mugitua izan zen, eta azken atake bat eta gero, bigarren taldeko multzoan sartzea lortu zuen Igoinek, 6garren postuan.