Emakumea Kirolarik eta Hernaniko Palistek elkarlanean, neskentzako esku pelota ikastaroa antolatu dute, Patri Espinar pelotaria irakasle dutela. Gaur bigarren saioa egingo da; hurrengo biak, hilaren 20 eta 27an; eta 28an, jaialdia. Jende askok eman duenez izena, ostiralero bi saio egiten ari dira: 18:00-19:15 eta 19:15-20:30.