Gipuzkoako txapelketan murgilduta egon dira Hernaniko alebin eta infantilak. Joan den astean Irunen aritu ziren, eta bi hernaniarrek saio bikaina egin zuten: Gorka Lopez de Arregik eta Ander Ezenarrok domina lortu zuten, 1000 metroko obstakulo proban. Bihar taldekakoen txanda izango da; infantilek Ordizian izango dute lasterketa.