Helduen bertso eskolen arteko harremanak sustatzea da Bertsotruk egitasmoaren helburua. Guztia, Euskal Herriko 26 bertso eskola ari dira parte hartzen, eta gaurkoan, Hernanin izango da saioa, gaueko 22:30etan Garinen.
Desafioa, hiru herriren artean
Hernaniko bertso eskolaren izenean kantatuko dute Andoni eta Beñat Mujikak eta Eñaut Martikorenak, Aramaio eta Zumarraga-Urretxuko bertsolarien kontra.
Egitasmoan parte hartzen ari diren 26 bertso eskolak multzoka banatuta ari dira; Hernani beste bi bertso eskolekin batean dago multzo berean, eta hiru herrietan kantatu behar dute. Hernanikoa da azken saioa.