Atzo bildu bazen ere, gaur arteko denbora behar izan du Diziplina Batzordeak erabakia hartzeko: bertan behera utzi du Gernikak eta CRC Pozuelok jarritako erreklamazioa. Ondorioz, Hernanik Ohorezko A Mailan jokatzen jarraituko du datorren denboraldian ere.
Hernaniko Errugbi Elkarteak prentsaurrekoa emango du gaur arratsaldean. Kronikak bihar zabalago landuko du informazio guztia.