Bi ekimen, igandean

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 13a, 02:00

Urtarrilaren 9an Bilbo eta Baionatik atera zen «Giza Eskubideen Trena» ekimena. Horren bueltan, hainbat ekimen egiten ari dira Euskal Herri osoan, «euskal presoei aplikatzen zaien espetxe politikak, espainiar eta fran­tziar estatuen barne-legeria urratzeaz gain, nazioarteko oinarrizko araudiaren aur­ka» egiten duelako. Honen bueltan, bi ekimen antolatu dira Her­na­nin igandean, eta Hernaniko Sarek bat egiteko eskatu die he­rritarrei. Eguraldi iragarpena medio, igandera atzeratu dute Barrene Herrikoia; 17:30e­tan egingo da Tilosetan; 12:00etan berriz, eskalatzaileak ibiliko dira Kaxkoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!