Bigarren eskuko azoka berezia egingo da bihar, 10:30etatik 13:30etara, Urbietan; oraingoan, bizikletak, patineteak, patinak, kaskoak, eta mugikortasun iraunkorrarekin zerikusia duen edozer saldu ahal izango da. Goizeko 09:00etatik 10:30etara azokan bertan jarriko den postura eraman beharko dira gauzak. Informazio gehiago: Berrerabilpen zentroan edo 682 741 366/943 50 63 41.